XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gela bezala, etxebizitzan kokatuak dauden esparru guztiak hartzen ditugu, bainugelak, garbiketa gelak, komunak, atariak, pasabideak, galeria irekiak eta sukaldea, azken hau lau metro karratu baino gutxiagokoa bada.
Lana helburutzat duten gelak bereiztu egiten ditugu, egoitza edo gelarako propio ez diren erabileratarako erabiltzen direnean, komertzialak, erabilera protesionalerako eta antzekoetarako.
Esate baterako, bulego, tailer, kontsultategi, agentzia, eta abarretarako.
Delako instalakuntza duten eta, gas naturala
Berokuntza sistema bi ezberdintzen ditugu: alde batetik, kolektiboa, hots, etxebizitza bat baino gehiagoko eraikuntzek konpartitzen duten mota bereko instalakuntza eta beste aldetik, indibiduala, zeinetan, instalakuntza, eraikuntzaren gainerako etxebizitzekiko independientea baita.
Etxeko hainbat gela edota gela guztien tenperatura gorarazten duten aparailu mugikor zein finkoa
Guzti hauek berokuntza puntuala deritzon izen burupean sartu ditugu.
Indize hau lortzeko, etxebizitza bakoitzeko azalera erabilgarriaren zatidura, errolda datan delako etxebizitzan zegoen pertsona kopuruagatik zatituko dugu, bere egoitza egoera edozein dela ere.
Indize hau lortzeko, errolda datan etxebizitza bakoitzean bizi zen pertsona kopuruaren zatidura, gela guztiengatik zatituko dugu.
Etxebizitzetako instalakuntza zein zerbitzuak dauden ala ez jakiteko behar dugun indizea finkatu ahal izateko, honako prozedura hau erabili dugu: instalakuntza zein zerbitzu bakoitzari hala nola oinarrizkotzat jo ditugun ezaugarriei halako puntuaketa batzuk erantsi dizkiegu.
Delako eransketatik abiatuz, familia etxebizitza batek izan dezakeen erosotasun edo ongizate mailara hurbil gaitzakeen indizaren balioa lor dezakegu.